Idazlea: Fernando Morillo Grande. Adin tartea: 10-12
Orrialde kopurua: 144
GAIAK: Antton Abbadia, Abbadia Eremua, adiskidetasuna, euskara, abenturak, historia, zientzia, bidaiak, oztopoak gainditzea…
Prezioa: 13,50 euro
Hendaiako Nekatoeneako Artista egonaldiaren beka irabazi zuen 2011n.
LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN, idazlearen webgunean
Liburuaren IRAKURKETA GIDA eta AUDIOLIBURUA doan jasotzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com
Abbadia Eremua liluragarria eta misteriotsua da. Alar eta Kaiet anaiak larriturik daude: badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han. Bi lagun desagertu dira bertan, eta susmo latz bat dabil airean. Zer munstro mota ezkutatzen da zuhaitz artean edo gaztelu sorgingarrian?
Are okerragoa dena. Amona gerlariz jantzi eta eremura joan da, aspaldian hitza eman omen zuelako leku hura defendatuko zuela. Zoratu egin ote da?
Bi anaia gazteek eta haien lagunek proba arriskutsu asko igaroko dituzte eremuan, Antton Abbadiaren sekretuaren bila. Beraien familiako historian bertan bilatu beharko dute, izadiz eta historiaz blaituriko leku miresgarri hark gordetzen duen misterioa argitzeko.
Prentsa dosierra
Euskal Kultur Erakundea, 2012-12-20
Antxeta Irratia, 2012-10-10
Euskadi Irratia, Arratsaldekoa, 2012-09-27
Euskal Kultur Erakundea, Xan Aire, 2011-11-07
Antxeta Irratia, 2011-11-23
Boga, 2011-11-04
Sudouest, 2011-11-19