Idazlea: Mikel Rodriguez
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 288
Gaia: maitasun kolpea, adiskidetasuna, torturatuaren eta torturatzailearen ikuspegiak, komunismoa eta anarkismoa, txirrindularitza, esperimentazio genetikoa, ukronia historikoa…
Prezioa: 17,50 euro
Bidaiatzea gogoko duen mutil gazte arrunta da Aratz, bere amets, ideia, eta zalantzekin. Arrats batean, Parisko ostatu batean, neska berezi batekin gurutzatuko du begirada, eta, hortik aitzinera, bizitza betirako aldatuko dion lasterketa ero batean murgilduko da, ostatuko neskaren eta harekin zegoen bertze lagunaren gibeletik.
Aratzek bere izen berbereko neskaren eta Aitziber lagunaren sekretua deskubrituko du: bi neska gazte, genetika esperimentu berezien ondorioz gizaki arrunten gaindiko ahalmenekin. Baina ez da haiekin interesa duen bakarra. Espartza espioi gazte eta anbiziosoa eta Eguzkitza CIAko agente beteranoa itzaletatik daude jazarka, Aratz neskari eta Aitziberri atzaparra gainean noiz paratuko zain.
Nahi gabe, gerla sekretu batean murgilduko da Aratz mutila, bortizkeriak eta ihes etengabeak osatutako zurrunbilo batean. Eta, guzia, begirada batengatik.
Prentsa dosierra
Ortzadar, Deia, 2014-11-13
Diario Vasco, 2014-11-23