Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.
Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.
Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.
Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.
Egileak: Fernando Morillo eta Susana Sancho Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat).
64 orrialde. Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak. Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm). Prezioa: 13,50 euro
Sinopsia
Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, barru-aberasten garen bitartean?
Fernandok eta Susanak 20 urte pasa daramatzate eskolaren unibertso zoragarrian. Idazle eta hizlari gisa lehenak, irakasle gisa bigarrenak. Ikasleekin hezkuntzaren magia erein nahian betiere.
Gehiegitan entzundakoa, guraso nahiz irakasleei: “ze zaila zaien gazteei testuei, irakasgaiari, ia edozeri arreta jartzea!”
Estresatuta gaude, gazteak bezala helduok. Nahasita, urduri.
Gazteekin bizitako hainbat esperientzia ardatz, zenbait ipuin berezi eskaintzen dira liburu honetan. Meditazio ipuinak dira. Laburrak. Barrura egiteko erabil ditzakegunak.
Klasean edo etxean irakur daitezke, ozen edo norberak isilean, edota ipuinen audioa entzun (ikus barruan). Ipuinen jarraian, haietan sakontzeko sormen-dinamika batzuk proposatzen dira. Taldean egin daitezke edo bakarka haiek ere.
Ez dago magia handiagorik “behin bazen…” hitzena baino. Demagun gu garela behin bazirenak, berriro izan gintezkeenak. Murgil gaitezen hitzen eta jolasaren magian.
Azalpen apurrak: ipuinak eta ipuin-jolasak
Hauxe litzateke Irakurketa Errazaren mundua zabaltzeko pentsatu dugun formatuetako bat, hainbat irakaslerekin solasean aritu ondoren. Irakurketa Errazaren formatuan ateratzea pentsatzen genuen liburuaren ordez dugun lanetako bat da. Continuar leyendo «Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)»
Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 9tik aurrera
Orrialde kopurua: 96 Gaia: ametsen indarra, familia, adiskidetasuna, minbizia, oztopoak gainditzea… 2016an Juul sarietako bat irabazi zuen.
Prezioa: 13,50 euro
Ametsez beteriko mutikoa da Amets: lagun, leku, soinu eta usain bakoitzak bere istorioa xuxurlatzen dio.
Ipuin guztiak, ordea, ez dira gozoak izaten, eta egun batean ametsa amesgaizto bihurtzen zaio. Continuar leyendo «Amets ameslari»
Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe.
Oinatz eta Goizane animaliengana hurbilduko dira apurka. Egun batean, suak hartuko du eskolako hegal oso bat. Orduantxe ikasiko dute gazteek zer esan nahi duen lagun izatea. Benetako lagun.
Testua: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Maddi eta euskal piratak – 1. edizioa – Gaumin, 2014
120 orrialde, koloretan – 16,5 x 22 cm. Gaiak: euskal piratak, Euskal Herriko historia, Lapurdi, abentura, lagunak, familia…
Adina: 8-11 urte Produktu kodea: 978-84-942417-7-2
Prezioa: 14,50 euro
Pirata-barku bat Donibane Lohizuneko portuan! Maddik ezin du sinetsi. Abenturazale amorratua da, aitona Antton bezainbeste.
Altxor bilatzaile batek Laffite kortsarioaren altxorra aurkitu nahi du, baina ai, euskal pirata zahar batzuek ez diote utzi nahi. Maddiren, Harriet neba txikiaren eta aitonaren laguntzarekin, aurre egingo diote bilatzaileari Pellot, Suhigaraitxipi, Laffite, Michel Le Basque eta Destebetxo euskal pirata handiek.
Piraten sekretuak, ihesaldiak barkuan, tiroak eta kanoikadak, itsasertzeko bazter ezkutuak, abordatzeak, borrokak, urrezko altxorra, ezpatak dantzan… eta piraten laguntza kodea.
Pirata izan nahi? Continuar leyendo «Maddi eta euskal piratak»
Testua: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Maddi eta euskal sorginak- 1. edizioa – Gaumin, 2015
120 orrialde, koloretan – 16,5 x 22 cm. GAIAK: euskal sorginak, Euskal Herriko historia, Axular, Lancre, Sara herria, lagunak, familia, abentura.
Adina: 8-11 urte
Prezioa: 14,50 euro
2016an Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian hautagai izan zen. LIBURUAREN HASIERA
Audioliburu osoa (doan) jasotzeko, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com
Sorginak gauean, Sarako lurretan. Ilargia eta izua. Irrintzien oihartzuna. Adi! Norbait dator odol bila.
Pierre Lancre inkisidorearen garaira bidaiatu dute oraingoan Maddik, Harriet neba txikiak eta aitonak. XVII. mende hasieran daude, euskaldun ugari torturatu eta erre zituzteneko garaian. Zorionez, Pedro Agerre Axular idazle aparta lagun izango dute.
Sorginen sekretuak, ihesaldiak gauean, garrasiak eta ezpatak, akerra, su-garra, akelarrea, irrintziak, antzinakoen jakinduria itzela… eta euskal sorginen konjuru boteretsuenak.
Sorgina izan nahi? Continuar leyendo «Maddi eta euskal sorginak»
Ikasturte bukaera da.
Amaia eta bere lagunak udalekuetara joateko irrikaz daude.
Baina gurasoek ez diote baimenik eman Amaiari.
Jaiotzez gorra da, eta gehiegi babesten dute.
Akanpada, ordea, mundiala izango da.
Eta Amaia ezkutuan joateko moldatuko da.
Egilea: Onintze Goitiz
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 10-12 urte
Orrialde kopurua: 64
Neurriak: 16 x 21 zm Gaiak: adiskidetasuna, zeinu-hizkuntza, oztopoei aurre egitea…
Prezioa: 13,50 euro Continuar leyendo «Amaia udalekuetan»
Testua: Fernando Morillo
Irudi eta diseinua: Mikel Mendibil
21 x 21 zm.
60 orrialde, koloretako irudiekin.
Adin tartea: 6-8 urte Gaiak: adiskidetasuna, umorea, desberdintasunaren onarpena, nahasmenari aurre egitea…
Prezioa: 13,50 euro.
Kaitxakur berezia da. Txakurtokietan bizi da, txakurren herrian. Edo txak-herrian, nahiago baduzue. Arazo handi bat dauka. Kai gaixoa nahasirik dago azkenaldian. Ama ardi-txakurra du eta aita, berriz, ehiza-txakurra. Eta bera? Berak ez daki ziur zer nahi duen! Artzain aritu? Ehiztari? Karramarroen olatu-dantzan jardun? Kaioak bezala hegan egin? Etenik gabe munduan zehar bidaiatu? Continuar leyendo «Kai, txakur bidaiaria»
Egilea: Fernando Morillo
Irudiak: Iban Izagirre
Formatu etzanean egina, 21 x 14,8cm.
80 orrialde, koloretako irudiekin.
Adin tartea: 6-8 urte Gaia: Neska baten eta panpinatxo bizidun baten arteko harremana.
Prezioa: 13,50 euro.
Marko panpinak trapuzko bihotza du, eta ezker-begia, bihotz-begia. Baina sentitu ezin dituenak sentitzen dituela uste du. Eskuin-begiaren hutsuneagatik ote? Begi horren bila inoizko abenturarik handiena biziko du… eta inoiz pentsatu ez zuen altxor ezkutua aurkituko!
Berezitasunak: Marko panpinarentzat, mundua toki konplexua da. Esate baterako, zaila egiten zaio jelosia edo sentimenduak ondo maneiatzea. Markoren eskutik, irakurle gaztetxoak funtsezko euskarri batzuk bereganatuko ditu: nola egin aurre beldurrari, bakardadeari, ezezagunari edo benetako lagun bat.
Mugatzen gaituzten kateak hobeto ezagutzen eta gainditzen ikasiko du. Markok, eta sentimenduak nola ulertu eta nola aberastu, lagun zahar eta berrien alboan. Continuar leyendo «Marko panpinak trapuzko amets»
Cookien erabilera Honako webguneak zure nabigatze abentura egokitzeko balizko gailetak erabiltzen ditu. Itsaso zabal honetan murgildu nahi izanez gero, robot txiki eta goxo hauek erabiltzeko baimena ematen diguzu eta gure cookien filosofia onartzen duzu. On egin!ACEPTAR
Cookieak erabiltzen ditugu, esperientzia hobea izan dezazun gure webgunean. Gurekin jarraitzen baduzu, ulertuko dugu onartzen duzula. Ados nago.Pribatutasun politika