Marta Sancho

Enpresa-zientzietan diplomatua. Zenbakiak gustatzen zaizkio baina jendea da bere pasioa.

Akademia bat gidatu zuen hainbat urtez, umeei zein gazteei ikasketetan sostengu akademiko eta emozionala eskaintzeko.

Egun, administrazio publikoan egiten du lan, betiere jendeaurreko arretan.

Azken urteotan masajeen munduan murgildu da, emozioen ikuspuntutik. Masajeen boterean sinesten du. Harremanak hobetzeko erreminta indartsua dela defendatzen du. Eta oso beharrezkoa gero eta isolatuago bizi garen gizarte honetan.

Haurrei gurasoak masajeatzen irakasten die…  eta horrek jakina berehalako buelta du, gurasoek berdin ikasten baitute haurrak masajeatzen.

Saria, noski bestelakoa da: gurasoen eta txikien arteko konexioa bizitzea eta sustatzea.

Horren guztiaren emaitza da Beld(h)aurrak masajeatzeko poemak

Beld-Haurrak masajeatzeko poemak

Liburuaren izenburua: Beld-Haurrak masajeatzeko poemak.
Egileak: Susana Sancho eta Marta Sancho.
Orrialde kopurua: 92 (formatu handian: 240×170 mm).
Gaumin Argitaletxea (2020).
Salneurria: 13,50 euro.

Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.

Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.

Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.

Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.

Masajeak poemen bitartez, poemak masajeen bitartez. Norberari, besteari. Denak zilegi. Zeure esku. Continuar leyendo «Beld-Haurrak masajeatzeko poemak»