Antzerkia bide

Antzerkia bide

Izenburua: Antzerkia bide.
Egileak : Susana Sancho eta Larraitz García.
Adina: 15etik aurrera.
Orrialde kopurua: 92 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: antzezpenaren garrantzia hezkuntzan, antzezteko testuak, gazteen harremanak, amodio-desamodioak, eskola.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-3-4.

Sinopsia

Ez al da zirraragarria zeure buruarengandik ateratzea, sikiera une batez, eta beste nor bat izatea?
Ez al gara askotan gure kezketan iltzatzen, besteen aurrean “harritxo” bihurtzeraino?

Antzerkia aitzakia bikaina da gazteak irakurketara hurbiltzeko. Askotariko testutxoak dituzu hemen (komiko, dramatiko, goxo, garratz), gazteen bizipenak ardatz: desilusioak, pozak, kezkak, keriak…

– Desinhibiziorako, sentitzeko, enpatia sortzeko.
– Ahozkotasuna lantzeko.
– Gorputz adierazpena eta jarrerak lantzeko.
– Espiritu kritikoa sustatzeko.

Gure asmoa: bereziki eskolan, baina edonola ere ezer ez dakien edonori antzezteko lehenengo urratsak ematen laguntzea, pertsonaren formazio integrala lortzeko ahaleginean.
Antzerkia, bide.
Zenbait bideo eta audio aurkituko dituzue, lagungarri, adibide eta irakasbidetzat erabiltzeko.

Continuar leyendo «Antzerkia bide»

Desioen maskara

Desioen maskara (Susana Sancho)

Izenburua: Desioen maskara. Amodioak, desamodioak eta bestelako antzezteko testuak gazteentzat. 
Egilea: Susana Sancho.
Adina: 15-16tik aurrera.
Orrialde kopurua: 94 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: antzezteko testuak, gazteak, amodio-desamodioak, antzezpenaren garrantzia hezkuntzan.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-1-0.

Sinopsia

Desioei maskara kentzeko prest? Jarri eroso. Oihala altxatzera doa.

Antzeztu edo senti daitezkeen “desioak” dira testuok.

Gaiak, anitzak: laguntasuna, maiteminaren gorabeherak, lehenengo esperientziak, sexu-aniztasuna, gurasoen esperientzia… Eta batez ere maitemina: maitasunak dakartzan pozak, kezkak, jolasak, buruhausteak… Desioak mozorrotzeko erabiltzen ditugun maskarak, finean.

Ziztuan eta azaletik irakurtzen omen da, gero eta gehiago. Esperientziak dio horixe dela irakurtzeko interesik ezaren arrazoia gehienetan.

Liburu honetako proposamena xehea da: testuari heltzen laguntzea, batik bat gazteei. Dela interesa pizten duten testu laburrekin (hiru generotan idatziak: bakarrizketak, elkarrizketak eta olerkiak), dela irakurketa- eta antzerki-teknikak lantzeko ariketen bidez.

Esandakoa, irakurle: ausartzeko prest? Continuar leyendo «Desioen maskara»

Susana Sancho

Betidanik izan du irakasle sena. Oso gaztea zela hasi zen klase partikularrak ematen, 17 urterekin. Euskal Filologia ikasi bitartean ere, Bilboko Union Pacific  Akademian egon zen Ogasuneko funtzionarioei klaseak ematen. Ondoren, Portugaleteko Udal Euskaltegian aritu izan zen klaseak ematen pare bat urtez, eta harrezkeroztik, hogei urtetik gora jada, hainbat institutu publikotan ibili da euskara eta literatura unibertsala irakasten.

Ez dio inoiz utzi ikasteari, bere lanean hobeto aritzen saiatzeari. Dozenaka ikastaro jaso ditu, hezkuntzaz, irakaskuntzaz, kooperazio-lanez, gamifikazioaz, adimen anizkoitzez…

Etengabe aritu da, hortaz, hezkuntza hobetu nahian eta esperimentatzeko irrikaz (zentzurik onenean esanda, noski).

Emaitza ere nabarmen ona da ikasleekin, sarritan frogatu ahal izan dugun bezala. Biltzen zuen esperientzia eta jakinduria xuxurlatzeko eskatu genion, eta hauxe emaitzak:

Desioen maskara
Desioen maskara
Beldhaurrak masajeatzeko poemak

Beld-Haurrak masajeatzeko poemak

Liburuaren izenburua: Beld-Haurrak masajeatzeko poemak.
Egileak: Susana Sancho eta Marta Sancho.
Orrialde kopurua: 92 (formatu handian: 240×170 mm).
Gaumin Argitaletxea (2020).
Salneurria: 13,50 euro.

Irakurtzeko eta sentitzeko liburua duzu hau. Laztanak, poesia, maitasuna, irribarrea, musika edota jolasa izango dira eskaintza eta beldurren masaje-emaileak, norberak duen barne-haurrari edota alboan duzunari.

Hauxe ez da masaje terapeutikoen gida. Hitzen eta eskuen fereken joan-etorrian murgilduko zara, giro intimo eta maitagarrian. Eskuak bezain leunak izan baitaitezke hitzak ere. Zeuk aukeratu unean-unean.

Gau-mamuak, bazterkeria, teknologia-kalteak, bakardadea… Egoera “natural” horien aurreko antidotoa eta errezeta erraza da (“errazeta”, alegia): geure burua eta besteak mimatu, eta ingurukoei mima gaitzaten uztea.

Haurrak eta beldurrak masajeatzeko poemak. Barne-korapiloak askatzeko proposamena, geure baitan dugun haurrari ere ia ahazturiko opariak berreskuratzeko gonbita.

Masajeak poemen bitartez, poemak masajeen bitartez. Norberari, besteari. Denak zilegi. Zeure esku. Continuar leyendo «Beld-Haurrak masajeatzeko poemak»

Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)

Meditazio ipuinak, haurrentzat

Egileak: Fernando Morillo eta Susana Sancho
Adina: 7tik aurrera (haurrentzat) eta 11-12tik aurrera (gazteentzat).
64 orrialde.
Gaiak: meditatzeko ipuinak, jolas-ipuinak, sormena, emozioak, sentimenduak.
Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm).
Prezioa: 13,50 euro

Sinopsia

Eta sormen-atseden txiki bat hartuko bagenu? Eta geure buruarekin jolastuko bagina, barru-aberasten garen bitartean?

Fernandok eta Susanak 20 urte pasa daramatzate eskolaren unibertso zoragarrian. Idazle eta hizlari gisa lehenak, irakasle gisa bigarrenak. Ikasleekin hezkuntzaren magia erein nahian betiere.
Gehiegitan entzundakoa, guraso nahiz irakasleei: “ze zaila zaien gazteei testuei, irakasgaiari, ia edozeri arreta jartzea!”
Estresatuta gaude, gazteak bezala helduok. Nahasita, urduri.

Gazteekin bizitako hainbat esperientzia ardatz, zenbait ipuin berezi eskaintzen dira liburu honetan. Meditazio ipuinak dira. Laburrak. Barrura egiteko erabil ditzakegunak.
Klasean edo etxean irakur daitezke, ozen edo norberak isilean, edota ipuinen audioa entzun (ikus barruan). Ipuinen jarraian, haietan sakontzeko sormen-dinamika batzuk proposatzen dira. Taldean egin daitezke edo bakarka haiek ere.

Ez dago magia handiagorik “behin bazen…” hitzena baino. Demagun gu garela behin bazirenak, berriro izan gintezkeenak. Murgil gaitezen hitzen eta jolasaren magian.

Azalpen apurrak: ipuinak eta ipuin-jolasak

Hauxe litzateke Irakurketa Errazaren mundua zabaltzeko pentsatu dugun formatuetako bat, hainbat irakaslerekin solasean aritu ondoren. Irakurketa Errazaren formatuan ateratzea pentsatzen genuen liburuaren ordez dugun lanetako bat da. Continuar leyendo «Meditazio ipuinak (haurrentzat eta gazteentzat)»