Hona hemen sortutako Irakurketa Errazeko klub batzuk:
Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegian klub berriak abian
Ostirala, 13 Otsaila 2015 09:30;
Otsailaren 19tik aurrera, bi irakurketa klub bilduko dira Donostiako Koldo Mitxelena Liburutegian. Euskaltegiko ikasleek osatuko dute bat, eta Bagera Elkarteko hainbat kidek bestea. Gipuzkoan antolatzen diren lehen euskarazko irakurketa errazeko klubak dira hauek, eta Koldo Mitxelena Kulturguneak sustatu ditu.
Euskarazko lehen irakurle kluba!
Astelehena, 02 Otsaila 2015 15:04;
Bilboko Alhondigako Mediateka-BBKren laguntzaz, lehen, euskarazko lehen irakurketa errazeko kluba antolatu da Mediatekan bertan. Bertendona ikastetxeko ikasleek, Onintze Goitiz gidari zutela, Rif mendietako ura irakurri dute urrian eta azaroan.