Istorio guztien taupada

Istorio guztien taupada

Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poema
Adina: 11-12tik aurrera.
Egilea: Fernando Morillo
Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm).
Gaiak: ipuinen  garrantzia  eta  sendabidea,  narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea.
Gaumin sormen-etxea, 2021.
Prezioa: 13,50 euro.
ISBNa: 978-84-121515-2-7.

Sinopsia

Joseba naiz. Bitxia naizela diote.
Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak.

Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Batzuetan ez du buruarekin pentsatzen eta leku guztietan trabatzen da. Ile kizkurrak sudurreraino jaisten zaizkio askotan. Istorioak maite ditu.

Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Begi urdin-urdinak eta ile gorria du. Teilatu gorrietan dantzatzea gustatzen zaio. Katurik abilena baino trebeagoa da.

Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen.

Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan. Continuar leyendo «Istorio guztien taupada»

Portuak

Izenburua: Portuak.
Idazlea: Oihana Arana.
Adin-tartea: 13tik aurrera.
Orrialde kopurua: 90 (formatu handia: 240×170 mm).
Gaiak: nerabezaroaren igarobideak, adiskidetasuna, gorputza, harremanak,
            heriotza, maitasuna, baloreen transmisioa…
Prezioa: 13,50 euro (Gaumin argitaletxea)

Portuak liburuaren sinopsia:

Noiz uzten diogu haur izateari? Noiz egiten gara heldu? Nerabetasunaren galdera ikur handiei erantzun txikiak ematera dator Ilargiren nerabezaroaren argazki panoramikoa den “Portuak” eleberria. Garai lurrikaratsu horretan, gorputzarekin, lagunekin, etxekoekin, heriotzarekin… izandako harremana kontatzen du etorkizuneko Ilargik, aitona Matiasek herentzian utzitako portuekiko obsesioa ardatz.

Istorioan zehar, protagonista bereziki arduratuko da ingurukoen (familiakoen, lagunen…) zaintzaz, eta horretan dabilela, hautsi beharreko hainbat estereotiporekin egingo du topo. Nerabe izatetik heldu izaterako muga igarotzen lagunduko dion pausoa izango da horiei aurre egitea.

Pixkanaka pasatuko da Ilargi itsaso zabalean noraezean ibiltzetik, portuan amarratuta egotera. Agian ideia hobea zen itsaso zabalean noraezean jarraitzea. Batek daki!

Oihana Arana

Continuar leyendo «Portuak»

Sua piztea baizik (hegorik gabeko txoria)

Adina: 13-14tik aurrera.
112 orrialde.
Gaiak: hezkuntza, ikastea eta irakastea, laguntasuna, depresio endogenoa, adimen anizkoitzak, norbera aurkitzea, pasioa.
Gaumin sormen-etxea, 2018.
Formatu zabala (165 x 240 mm).
Prezioa: 13,50 euro

Sinopsia

“Hezkuntza ez da ontzi bat betetzea, sua piztea baizik” (W. B. Yeats)

Ermua: mendiek besarkaturiko herria.
Miren, Hodei eta Ismene: hiru lagun. Oraindik elkarrekiko sentimenduak onartu nahi ez, baina ikastetik gertu.
Ispilu misteriotsua: antzinako mago erreal batena, eta beharbada benetan nor zaren erakutsi ahal dizuna.
Izaskun: hezkuntza eraldatu nahi lukeen irakaslea. Nekatua eta gainezkatua, baina dena emateko prest ikasle-irakasleen txinpartak berpizteko.
Hegorik gabeko txoria: Mirenek aurkitu du kalean, eta hala ikusten du bere burua. Hautsia, desilusionatua. Ez du etxetik atera nahi.

Hodeik eta Ismenek denetik biziko dute Mirenen hegoak sendatzearren: lapurretak, borrokak, atxiloketak, sua, izua eta lilura. Izaskunen laguntzarekin, beraien bizitzako abentura biziko dute… ikastetxea iraultzen duten bitartean. Continuar leyendo «Sua piztea baizik (hegorik gabeko txoria)»

Trumoi txakurraren negarra

Idazlea: Fernando Morillo
Ilustrazioak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 10-12 urte
Orrialde kopurua: 96
Gaia: adiskidetasuna, heziketa, animaliak, desberdin izatea…
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean

Oinatz eta Goizaneren eskola ondoan bi kale-katu azaldu dira. Beste ikasle batzuek jolaserako erabili nahi dituzte. Katuei min egiteak grazia egiten die. Hura gutxi ez, eta Trumoi txakurra alboko itxitura txiki batean sartua dago. Egunetan ia jatekorik ez, urteetan laztan bat ere jaso gabe.

Oinatz eta Goizane animaliengana hurbilduko dira apurka. Egun batean, suak hartuko du eskolako hegal oso bat. Orduantxe ikasiko dute gazteek zer esan nahi duen lagun izatea. Benetako lagun.

Hiru istripu eta bi amodio

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 14tik aurrera
Orrialde kopurua: 160
GAIAK: Marie Curie, emakumeak, sexu-orientazioa, nerabezaroko konfliktoak, maitasuna, umorea, ametsak, homosexualitatea…
Prezioa: 13,50 euro
Juul sarietako bat irabazi zuen 2014an

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua (doan) nahi izanez gero, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Sinopsia

Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi egiten dira. Continuar leyendo «Hiru istripu eta bi amodio»

Rif mendietako ura

Idazlea: Montse Flores Pallarès
Adin tartea: 13tik aurrera
Orrialde kopurua: 64
Gaia: immigrazioa, adiskidetasuna, maitasuna, familia, musulmanen ohiturak…
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA

Audioliburu osoa doan dago behar duten taldeentzat.  Eskuratu nahi izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu,
baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa.
Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz.
Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik,
eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio.
Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu
Ahmeden abenturan.

El misterio del Camino de Santiago

Autor: Fernando Morillo Grande.
Edad: a partir de 14 años.
Número de páginas: 80.
Libro escrito en formato Lectura Fácil (Ver: ¿Qué es la Lectura Fácil?).
Temas: Camino de Santiago, amistad, superar los obstáculos…
Idioma: castellano.
Precio: 13,50 euros.

El AUDIOLIBRO está disponible gratuitamente para todos los grupos que lo necesiten. Si estáis interesados, escribid directamente a gauminhontza@gmail.com para recibirlo.

SINOPSIS

Ulises es un viejo marinero.
Su barco naufragó y todos sus compañeros se ahogaron.
Ahora la vida le da miedo.
Kemen es un joven que siempre sonríe,
pero que esconde un terrible secreto.
Ambos se encontrarán en el Camino de Santiago.
Marcharán juntos para cumplir una promesa,
mientras descubren el verdadero misterio del viaje,
que solo conoce quien lo recorre,
y que les cambiará la vida. Continuar leyendo «El misterio del Camino de Santiago»

Santiago Bidearen misterioa

Idazlea: Fernando Morillo
Adin tartea: 14tik aurrera
Orrialde kopurua: 80
Gaia: Santiago Bidea, adiskidetasuna, oztopoak gainditzea…
Prezioa: 13,50 euro

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
INFORMAZIO GEHIAGO hemen, idazlearen webgunean
Liburuaren Irakurketa Gida eta Audioliburua doan lortzeko, eskatu mesedez hona: gauminhontza@gmail.com

Sinopsia (Irakurketa Erraza formatuan)

Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan.
Ulises marinel zaharra da.
Bere itsasontzia hondoratu zenean,
bera bakarrik atera zen bizirik,
eta beldurra hartu zion bizitzari.
Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da.
Itxuraz, ezin zoriontsuagoa,
bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua.
Biak elkartuko dira Santiago Bidean,
bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Continuar leyendo «Santiago Bidearen misterioa»

Triangelu irristakorra

 

Idazlea: Iñigo Ibarguren
Adin tartea: 16tik aurrera
Orrialde kopurua: 240
Gaia: maitasuna, bakardadea, tratu txarrak, immigrazioa…
Prezioa: 15 euro.

Kepa, Alazne eta Beñat. Adin bertsuko hiru ezezagunen bizitzak nahasten joango zaizkigu eleberri honetan. Hiruren beldurrak, ilusioak eta esperantzak korapilatzen doaz elkar ezagutzen duten neurri berean.
Kepak nahikoa lan du bikotekidearekin eta alabekin duen harremana zaintzen. Alaznek galduta ikusten du bere burua, ilusioa berpiztuko dion zerbaiten zain. Beñatek bizitza bakarti eta lasaia hautsiko dion ezustekoa jasoko du.
Hirurek borroka egin beharko dute bere bizitzen norabidea aurkitzeko…

 

LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA