Ander Izagirre (Donostia, 1976) kazetaria eta idazlea da.
Hainbat gai jorratu ditu bere kronika eta liburuetan:
Kolonbiako gatazkako biktimak, Pakistango zamaketariak,
Boliviako haur meatzariak, Mafiaren aurka altxa diren siziliarrak,
bakailaoarekin dopatzen ziren antzinako ziklistak,
ehun kiloko orga bati bultzaka Argentina oinez zeharkatu zuen ibiltaria…
Bere lanak www.anderiza.com orrian
eta Twitterren (@anderiza) jarrai daitezke.
Regreso a Chernóbil
Autor: Ander Izagirre.
Edad: a partir de 14 años.
Páginas: 80.
Libro escrito en formato Lectura Fácil (Ver: ¿Qué es la Lectura Fácil?)
Idioma: castellano.
Precio: 13,50 euros.
Temas: Chernóbil, accidente nuclear, niños de Chernóbil…
Aquí tienes el COMIENZO DEL LIBRO.
El AUDIOLIBRO está disponible gratuitamente para todos los grupos que lo necesiten. Si estáis interesados, escribid directamente a gauminhontza@gmail.com para recibirlo.
Sinopsis
Cuando ocurrïó el accidente nuclear de Chernóbil,
Julia tenía 13 años y estuvo todo el día jugando al aire libre.
Igor era un soldado de 18 años
y le ordenaron ir deprisa a la central, a trabajar.
Nadie les explicó nada.
Ahora Julia quiere escribir un reportaje,
donde contar qué ocurrió en Chernóbil
y cómo se encuentra todo hoy día.
Le ha pedido ayuda a Igor,
para recordar juntos aquella catástrofe
y para tener un amigo mientras visita el lugar. Continuar leyendo «Regreso a Chernóbil»
Txernobil txiki bat etxe bakoitzean
Idazlea: Ander Izagirre
Adin tartea: 15etik aurrera
Orrialde kopurua: 80
Gaia: Txernobil, istripu nuklearra, Txernobilgo haurrak…
Prezioa: 13,50 euro
LIBURUAREN FITXA
LIBURUAREN HASIERA
Audioliburu osoa doan dago, behar duen taldearentzat. Behar izanez gero, idatzi mesedez hona: gauminhontza@gmail.com
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean,
Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan.
Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten.
Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du,
Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko.
Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta,
Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. Continuar leyendo «Txernobil txiki bat etxe bakoitzean»
Idazketa prozesuaz konszienteago izatera bultzatu nau IEk
Ander Izagirre. Kazetaria eta idazle da. “Idazterakoan erabiltzen ditugun hainbat baliabide baztertu edo aldatu egin behar horrek idazketa prozesuaz konszienteago izatera bultzatu nau”.
(Donostia, 1976) (Twiterren @anderiza) Hainbat gai jorratu ditu bere kronika eta liburuetan (Kolonbia, Pakistan, Bolivia, Argentina…) Bere lanakwww.anderiza.com:
– Irakurketa Erraza formatuan euskaraz argitaratuko diren lehen liburuetako bat da zeurea. Proposamena jasotzean, ezagutzen zenuen mugimendua? Horrelako lanen beharra ikusten duzu?
Ez nuen Irakurketa Errazaren mugimendua ezagutzen baina oso ideia polita iruditu zitzaidan, irakurtzeko zailtasunak dituztenei ere irakurketaren gozamena zabaltzea eta istorio berriak ezagutaraztea. Euskara ikasten dabiltzanentzat eta euskaraz alfabetatu ez ziren belaunaldientzat ere material egokia da, gainera. Egia esateko, liburua proposatu zidaten garaian oso lanpetuta nenbilen eta ez nuen beste lanik hartu nahi inolaz ere, baina asmo honek merezi zuela iruditu zitzaidan. Poza ematen dit horrelako ekimen batean parte hartu ahal izateak.
– Nola sentitu zara zuzenean formatu honetan idaztean? Erraza da erraz idaztea?
Ez zait erraza gertatu erraz idaztea. Ariketa zaila eta polita izan da: normalean, idazterakoan erabiltzen ditugun hainbat baliabide baztertu edo aldatu egin behar horrek idazketa prozesuaz konszienteago izatera bultzatu nau. Kosta egin zait baina gimnasia polita izan dela uste dut. Eta liburu honek zerbaitetaz jabetzeko balio izan dit: Txernobilen ezagutu genuen historia, berez, oso indartsua, kezkagarria eta erakargarria da. Eta idazkera xumeenarekin ere, historiak oso indartsu izaten jarraitzen du.
– Txernobil txiki bat etxe bakoitzean: erralitatea pertsonaia fiktizioen hitzetan kontatua. Zer aurkituko dugu obra honetan?
Liburu honetan Txernobilen inguruan ezagutu nituen pertsona batzuen istorioak topatuko ditugu. Katastrofe nuklearra konpontzeko erreaktoretik gertu lan egin zuen soldadu bat, ihes egin behar izan zuen neska bat, gaur egun Eremu Debekatuan lan egiten duten langileak… Euren istorioak fikziozko pertsonaietan haragitu ditut, kontakizuna errazagoa eta garbiagoa izan dadin, baina Txernobilek suntsitu zuen gizarte baten benetako isla dira istorio horiek.