Izenburua: Istorio guztien taupada. Zeure barneko poema Adina: 11-12tik aurrera. Egilea: Fernando Morillo. Orrialde kopurua: 102 orrialde (210 x 148 mm). Gaiak: ipuinen garrantzia eta sendabidea, narrazioa, adiskidetasuna, desberdina izatea. Gaumin sormen-etxea, 2021. Prezioa: 13,50 euro. ISBNa: 978-84-121515-2-7.
Sinopsia
Joseba naiz. Bitxia naizela diote. Adrian eta Miren dira nire lagunik onenak.
Adrian bihotza da. Istorioen emozioa, beti alboan duzun laguna. Batzuetan ez du buruarekin pentsatzen eta leku guztietan trabatzen da. Ile kizkurrak sudurreraino jaisten zaizkio askotan. Istorioak maite ditu.
Miren gorputza da. Dena abesten du mugimenduaren bitartez, zentzumenez, besarkadez. Gu hirurotatik indartsuena da. Begi urdin-urdinak eta ile gorria du. Teilatu gorrietan dantzatzea gustatzen zaio. Katurik abilena baino trebeagoa da.
Ni, Joseba, burua izango nintzateke. Askoren ustez, emoziorik gabea. Gezurra. Askoren ustez, zentzumenik gabea. Gezurra. Nik dena ikusten dut. Eta logika bihurtzen.
Nire bi lagun kuttunen beharra dut munduan ibiltzeko. Batez ere, Tere andereñoa salbatu behar izan genuen istorioz beteriko abentura honetan. Continuar leyendo «Istorio guztien taupada»
Gauaren itzaletan ezkutatzen den maitasuna sentitzeko istorioak dira.
Lau narraziok osatzen dute liburua. Barne-emozioa eta pasioa dituzte oinarri, eta gizakion alderdi ilunak azaltzen dira bihotzaren garrasiekin batera: obsesioa, etsipena, sekretu ilunak, eromena… Sentimendu beltzak, eta odolaren gorrizkoak.
Maitasuna pizgarri, artearen izenean egin daitezkeen bortizkeriak ikusten dira, familian gorde nahi izandako sekretu lotsagarriak, hiltzen ez dakiten hiltzaile afizionatuak, gutako edonoren eromen eta basakeria-grinak. Continuar leyendo «Hildakoei esker eta haien erruz»
Euskal mitologiako izakiak gauean, errealitatean eragiten duten marrazkiak, inbokazio diaboliko dibertigarri bat, aingeru “perfektu” baten ingurukoak, Jesukristoren bila joaten den gizon baten istorio sarkastikoa…
Deabruaren ironia eta txantxa-gosea aitzakia hartuta, gizakiok gorderiko grin eta bihotzetan murgiltzen diren bost narrazio dira.
Gehienak egunerokotasunetik abiatzen dira: maitasun korapiloak, grinaren eta bihotzaren arteko lehia, beste “zerbait” probatu nahia… Bat-batean, deabrukeriaren bat azaltzen da. Umore zuria nahiz beltza, erotismo samurra eta basatia, fantasia ironikoa eta giro mitologikoa. Continuar leyendo «Deabruaren letaginak»
Cookien erabilera Honako webguneak zure nabigatze abentura egokitzeko balizko gailetak erabiltzen ditu. Itsaso zabal honetan murgildu nahi izanez gero, robot txiki eta goxo hauek erabiltzeko baimena ematen diguzu eta gure cookien filosofia onartzen duzu. On egin!ACEPTAR
Cookieak erabiltzen ditugu, esperientzia hobea izan dezazun gure webgunean. Gurekin jarraitzen baduzu, ulertuko dugu onartzen duzula. Ados nago.Pribatutasun politika