Sormenera eta oro har kulturara zerk gerturatu zuen oso garbi dauka Oihana Aranak: bertsolaritzak. Izan ere, 9 urte baino ez zituela hasi zen bertso-eskolan eta, ordutik, hainbat plazatan aritu izan da, bertsolari eta gaijartzaile gisa. Bat-batekoaz gaindi, bertso-paperen modalitatea ere landu izan du. Geroago, nerabetan (15-16 urterekin) ezagutu zituen ipuingintza eta olerkigintza. Gaur egun, guztietan aritzen da.
Aipaturiko modalitateetan herri mailako hainbat literatura ekimenetan gailendu hondotik; 2019. urtean, “Urruzunotarrak gehituz” literatura ekimenean parte hartzeko aukera izan zuen. Hori dela eta, sortu zitzaion bere lehen lan luzea idazteko aukera: Portuak.
Noiz uzten diogu haur izateari? Noiz egiten gara heldu? Nerabetasunaren galdera ikur handiei erantzun txikiak ematera dator Ilargiren nerabezaroaren argazki panoramikoa den “Portuak” eleberria. Garai lurrikaratsu horretan, gorputzarekin, lagunekin, etxekoekin, heriotzarekin… izandako harremana kontatzen du etorkizuneko Ilargik, aitona Matiasek herentzian utzitako portuekiko obsesioa ardatz.
Istorioan zehar, protagonista bereziki arduratuko da ingurukoen (familiakoen, lagunen…) zaintzaz, eta horretan dabilela, hautsi beharreko hainbat estereotiporekin egingo du topo. Nerabe izatetik heldu izaterako muga igarotzen lagunduko dion pausoa izango da horiei aurre egitea.
Pixkanaka pasatuko da Ilargi itsaso zabalean noraezean ibiltzetik, portuan amarratuta egotera. Agian ideia hobea zen itsaso zabalean noraezean jarraitzea. Batek daki!
Cookien erabilera Honako webguneak zure nabigatze abentura egokitzeko balizko gailetak erabiltzen ditu. Itsaso zabal honetan murgildu nahi izanez gero, robot txiki eta goxo hauek erabiltzeko baimena ematen diguzu eta gure cookien filosofia onartzen duzu. On egin!ACEPTAR
Cookieak erabiltzen ditugu, esperientzia hobea izan dezazun gure webgunean. Gurekin jarraitzen baduzu, ulertuko dugu onartzen duzula. Ados nago.Pribatutasun politika