Onintze Goitiz (Bilbo, 1989) Euskal Filologian lizentziatua eta Antzerki eta Arte Eszenikoen ikasketak egindakoa da.
Euskararen irakaskuntza eta ipuin-kontaketa uztartzen ditu.
2014ko udaberritik euskaraz gauzatzen diren Irakurketa Errazeko kluben dinamizatzailea da.
Esperientzia horretatik abiatuta, lehenengo nobelatxoa du «Amaia udalekuetan».
Amaia udalekuetan
Ikasturte bukaera da.
Amaia eta bere lagunak udalekuetara joateko irrikaz daude.
Baina gurasoek ez diote baimenik eman Amaiari.
Jaiotzez gorra da, eta gehiegi babesten dute.
Akanpada, ordea, mundiala izango da.
Eta Amaia ezkutuan joateko moldatuko da.
Egilea: Onintze Goitiz
Irudiak: Mikel Mendibil
Adin tartea: 10-12 urte
Orrialde kopurua: 64
Neurriak: 16 x 21 zm
Gaiak: adiskidetasuna, zeinu-hizkuntza, oztopoei aurre egitea…
Prezioa: 13,50 euro Continuar leyendo «Amaia udalekuetan»
Koldo Mitxelenako klubak oporretan
Koldo Mitxelena Liburutegian astero elkartu dira Irakurketa Errazeko klubak otsail-martxoan. Legazpi6 euskaltegiko ikasleek eta Bagera elkarteko partaideek osatutako klubek «Santiago Bidearen misterioa» eta «Txernobil txiki bat etxe bakoitzean» irakurri dituzte hurrenez hurren. Orain, jai-egunak datoz. Eta ondoren, klub berriak abiatuko dira. Laster emango dizuegu horien berri.